Zato gurekin | Hasiera | Argitalpenak | Berriak | Gure Historia | Lekukotasunak  

Leku osoko onialdea

article :

> 1977 Xiberta : bakea lortzeko aukera historiko galdua


1977 Xiberta : bakea lortzeko aukera historiko galdua

1975 Franco hil berria, Telesforo Monzonek euskal partidu politiko eta erakunde armatu biltzea guziak mahain baten inguruan biltzea erdietsi zuen, Angeluko Xiberta golfeko hotelean. 1977ko udaberri hartan egin 5 bilkuren xedea ondokoa zen: « nola lortu Madrilen aitzinean fronte komun bat sortzea Euskadiri aterabide politiko bat emateko »
batzuen eta bertzeen interesak indartsuegiak ziren, hauteskundeak hurbilegi, denbora eskas zen elgar ezagutzeko eta akordio batera ailegatzeko eta Xiberta bakea lortzeko aukera historiko galdu bat izan zen. Azken bilkuran, haustura gertatu zen, Telesforo Monzonek hitz profetiko hauek izan zituen:"Modu batera edo bestera, honelako bide bati lotzen ez garen bitartean, euskaldunok jai dugu." Peixotoren testigantza, Xibertako bilkuran parte hartu zuen. Telesforo Monzon 1981eko martxoaren 8an Donibane Lohitzunen hil zen. Ehorzketa nazionalak Bergara egin ziren, bere sorterrian.
Telesforo Monzonen sortzearen ehungarren urteurrenaren karietarat, Anai Arteak 2004ko abenduaren 11n topaketa bat antolatu zituen Hendaian Xibertako bilkuretan parte hartu zuten zenbaitekin. "Zer gertatu zen Xibertan 1977an ?"