Zato gurekin | Hasiera | Argitalpenak | Berriak | Gure Historia | Lekukotasunak  

Leku osoko onialdea

article :

> 1986 Errefuxiatu bat, etxe bat


1986 Errefuxiatu bat, etxe bat

JPG - 666.9 KB

Uztailaren 24an, ortzegunarekin, “Errefuxiatu bat etxe bat” kanpainaren prentsaurrekoa iragan zen Baionako Agora Hotelean. Mattin Carrere, Arbonako apezak aurkeztu zituen parte-hartzaileak: Denis Langlois, abokatua eta idazlea, Etcheverry-Aintchart, notarioa, Emile Larre, apeza eta Herria astekariaren zuzendaria, Jean Lanne, CFDT-ko sindikalista ohia.
Denis Langlois-ren mintzaldi hunkigarria: “Kanporatze hauekin nolabaiteko froga-banku bat gertatzen ari da. Ez bada erreakziorik, gure eskubideak arriskuan dira, egun euskaldunak, bihar irlandarrak eta beharbada italianoak eta ondotik militante soilak izanen dira, herriek haien buruaren jabe izateko duten eskubidea defendatzen duten guziak eta mugak ez direla ukizeinak izan behar uste duten guziak! Horregatik, aski inkiet naiz, uste dut iritzi publikoa, partidu politikoak, giza eskubideen aldeko elkarteak mugitzen ez badira, hain xuxen, lehenik ez garela gehiago errefuxiatuak ongi errezibitzen dituen Herria izanen, bainan gainerat, ez garela Giza Eskubideen Herria ere izanen! Hori dela eta, uste dut egun Euskal Herrian jokatzen dena borroka inportantea dela, Euskal Herriari argiki eragiten diona…”
Jean Lanne-n mintzaldia: “Extadizio mozorrotuak dira… Jacques Chirac-ek erran du: “Urtea finitu baino lehen, Frantziak bertze balio sistema bat izanen du”. Magistraturako sindikatak gizarte libro batetik denak susmagarri izanen diren gizarte baterat pasatzeko arriskuaz ohartarazi gaitu … Giza Eskubideen Defentsarako Komiteak segurtasunaren demagogia salatzen du, errefuxiatuen marginatzea baztertzen du eta Asilo Eskubidearen aldeko frantses kanpainan parte hartzera dei egiten du... OFPRA bere ohiko funtzionamendura itzultzea galdegiten dugu, Gobernua aparte utzita, dosieren azterketa sistematikoki ukatzeko orde. Neurri hartu berriak anulatzea eta norabide berean hartu bertzeak anulatzea galdegiten dugu, eta expultsatuak Ipar Euskal Herrirat itzultzea ere bai. “Segurtasunaren logika” delakoaren kontra mobilizatzera deitzen ditugu demokrazia guziak!
Emile Larrek zioen “errefuxiatu oldeak bata bertzearen gibeletik izan direla eta badirela gerla karlistetik hasi eta egun arte, horrek erran nahi du problema ez dela oraino konpondua, oraino errefuxiatuak badirela espainiar eta frantses estatuek ez baitituzte onartzen Euskal Herriaren askatasun galdeak…”.
Eskuaraz, Peixotok, errefuxiatua, erran du “kanpainak aintzina segitzen duela, lehen etaparen emaitza poisitiboa dela 500 aterbe inguru atxeman baita, nahiz eta bakantza denbora izan”.
Kanpainaren egungo emaitza (segitzen du) da 453 pertsona prest direla errefuxiatuei aterbe emateko.
JPG - 197.7 KB
Enbata