Zato gurekin | Hasiera | Argitalpenak | Berriak | Gure Historia | Lekukotasunak  

Leku osoko onialdea

article :

> 1995 Harreraren prozesua


1995 Harreraren prozesua

81 atxilotu izan ziren, tartean Anai Arteako kideak eta 38 bretoin, azaroaren 13an Pariseko auzitegi korrekzionaleko 12. aretoaren aitzinera eraman zituztenak. Haien krimenak: espainiar poliziarengandik ihesean ziren euskaldunei haien eskuzabaltasuna adieraztea batzuek, espainiar estatutik kanpo errefuxiatuei aterbea atxematea bertzeek.
Anai Arteako kideak barne ziren, lehen etxeak eskaini eta atxeman zituzten, « Errefuxiatu bat etxe bat » kanpainaren baitan.
De Félicé, Jacques Maury, Maurice Barth, Madeleine Réberioux, Antoine Sanguinetti abokatuak haien testigantza ematera etorri ziren. De Félicék bere defentsa honela hasi zuen : "Ohore Euskal Herriari, Ohore herri bretoniari" "Leporatutako gertakariak (errefuxiatuak aterbetzea, euskal herritarren borrokan atxikimendua erakustea) estimagarri izan beharko lirateke eta ez mespretxagarri. Bake-aterabideak ez ziren sekula atxemanen etsaiaren duintasuna eta adorea aitortu gabe. Proportzio guziak atxikirik, De Gaulle jeneralak ongi adierazi zuen ideia Aljeriako gerlan : jatorren bakea. Prozesu politiko ikaragarria, lan bukatu gabearen sentimenduarekin uzten dudana. De Félice abokatua