Zato gurekin | Hasiera | Argitalpenak | Berriak | Gure Historia | Lekukotasunak  

Leku osoko onialdea

article :

> 1997 Anai Artearen lobyng-a


1997 Anai Artearen lobyng-a

Anai Arteak botere publikoekiko bitartekari lana egin zuen konfinatuen ordezkariek hala eskatuta. Anai Arteak prentsaurreko bat antolatu zuen eta Gaillot Monsinoreak parte hartu zuen. Bertan, konfinatuek herrira itzultzeko erabakiaren berri eman zuten eta Baionako katedraleko kapera bat okupatzeko asmoa agertu. Elkartasun testigantzak alde guzietarik ailegatu zitzaizkien. Hedabideak mugitu ziren. "Frantzia guzia iragan dut, Euskal Herrian, konfinatuei ene elkartasuna adierazteko eta haien indarra aipatzeko. Pausu handia eman dute. Arriskuak hartu dituzte. Ohore haientzat...." Gaillot Monsinorea.
Euskal Herrian bizitzeko eskubidearen alde bortz mila bat manifestari bildu zen Baionako karriketan.