Zato gurekin | Hasiera | Argitalpenak | Berriak | Gure Historia | Lekukotasunak  

Leku osoko onialdea

article :

> « Esku beltza Iparraldean » Peixoto


« Esku beltza Iparraldean » Peixoto

1970tik gaurdaino 2017 ekaina, Ipar Euskal Herriak modu askotariko « esku beltza » jasan dugun arren, hemen « esku beltz » krudel eta odoltsuena aipatzera mugatuko gara. Euskal errefuxiatu politikoentzat aldaketa ofizial eta ezin argiagoa 1979 ko urtarrilaren 13an hartu zuen frantziar gobernuak. Frantziako lehen telebista kateak, gaueko zortziretan emandako albisteen artean V.Giscard d’Estaing presidenteak haun esan zuen : « Aurrerantzean ez dago arrazoirik espainiar jatorrizko errefuxiatuak Frantzian babesteko, Espania demokratizatu delako. » Gau hartan bertan 9euskal errefuxiatu Baionan atxilotu eta hegoalderatu zituzten frantziar poliziak espainol poliziaren eskuetan utzirik. Handik aste batera, 16 errefuxiatu lekutu zituzten Porquerolles ra, zigor modu guztiei bide emanez. Hamarkada latzetan hala ere kontzientziak esaten digunari zutik eutsi ahal izan diogu, batez ere Ipar Euskal Herriko jendeen mota guzietako laguntzei esker.

ESKU BELTZAK IPARRALDEAN EGINDAKO SARRASKIAK
- 1970 Telesforo Monzonen borda erre zuten Olhetan
- 1975 Apirrilean Bonba mugalde inprentan eta liburudendan Hendaian. Maiatzean Bigarren bonba mugalden. Ekainean Bonba eztanda Hazparneko San Josep kolejioan . Bonba Anai Artearen egoitzan D.Lohizunen Bonba Bar Etxabe Baionan Bonba Nafarroa liburudendan Biarritzen Uztailean Bonba Sokoa lantegian Hendaian Bonba Eusebio Iriarte iheslariaren autoan Biarritzen Agorrilan Bonba Axular inprentan D.Lohizunen Furgoneta bat tirokatua Boardoze eta Bidaxuneko bidean, iheslariak zaurituak. Bonba M.Marie liburudendan D.Lohizunen Sua Jokin Etxabe iheslariaren autoari Baionan. Azaroan Bonba Txomin Iturbe Abasolo iheslariaren autoan Baionan. Bere semea zauritua. Abendoan Bonba D.Lohizuneko herriko kontseilari baten kontra Bonba langile baen autoan Hendaian
- 1976 Otsailan Bonba Angel Iturbe iheslariaren autoan Martxoan Tomas Perez Revilla eta bere emaztea Felixa Ziluaga D. Lohizunen tirokatuak.Bi iheslari larri zaurituak Apirilean Hirugarren atentatua Txomin Iturberen kontra Uztailean Jose Bernardo Badiola iheslaria (Txirrita) tiroz hila Saran Eduardo Moreno (Pertur) Bahitua eta desagertua Hendaian Bonba elkar liburudendan Baionan Azaroan Annie Inchauspé eta Patrick Lee Urdanabia desargertuak
- 1978 Maiatzean Bonba Txaramel liburudendan D.Lohizunen Uztailean Etxabe kontrako atentatua D.Lohizunen, Juan Jose larriki zauritua eta bere emaztea Agurtzane Arregi hil zuten. Biak iheslariak. Bi iheslari tirokatuak Biarritzen.Onik ateratu ziren. Abenduan Bonba Jose Miel Banaran kotxean Angelun. Argala hil zuten
1979 Urtarrila Jose Manuel Pagoaga Peixoto D.Lohizunen postakin tirokatua. Larriki zauritua. Maiatza Segurtasun guarda batek hiltzen du Hendaian Fco Javier Larranaga iheslaria. Telesforo Monzoni autoa erretzen diote D.Lohizunen Ekainean Enrique Gomez iheslaria tiroka hiltzen dute Bonba Zuhar enpresan Ziburun Thomas Hernandez 1936ko errefuxiatua Hendaian desagertzen da Agorrila Jon Lopategi (Pantu) tiroka hiltzen dute eta Angel Iturbe zauritu Iraila Justo Elizaran iheslaria Periko tiroka hiltzen dute Biarritzen BonbaTxomin Iturberen autoan Bere semea zauritua
- 1980 Otsaila Txomin Iturbe, Eugenio Etxebeste eta Jokin Gorostidi tirokatuak. Txomin zauritua Ekainean Bahitu eta desagertzen da Jose Miel Etxeberria iheslaria – Naparra Azaroan Tiroketa Bar Hendayais en Jose Camio eta Jean Pierre Aramendi garbituak eta hamar bat bezero zaurituak Abenduan Bonba zartatzen da Jose Martin Sagardia iheslariaren autoan. Hilik uzten du.
- 1981 Martxoan Donibane Lohizunen tiroketa batean Faustino Villanueva iheslaria(Txapu) zauritzen du.
1983Urria Hiru Geo (guardia civil) eta polizi inspektore bat saiatzen dira Jose Mari Larretxea iheslaria bahitzen Abenduan Bahitu eta desagertzen dira Baionatik Jose Antonio Lasa eta Ignacuio Zabala iheslariak Donibane Lohizunen Anai Arteko bi kide Karlos Ibarguren eta Michel Mendiboure saiatzen dira bahitzen. Hendaian segundo Marey langilea bahitua da Oker jokatu zutela ikusirik, libre utziko dute tortura gogorrak jasanta. Tiroketa bar Kaietenean Baionan Ramon Onaederra iheslaria hiltzen dute. Tiroketa D.Lohizunen Mikel Goikoetxea iheslaria(Txapela)garbitzen dute.
- 1984 Otsaila Tiroketa Hendaian Bixente Perurena eta Angel Gurmindo( Stein) iheslariak biak hil zituzten Idauze-Mendin Zuberoan Eugenio Gutierrez (tigre) iheslaria tiroz garbitzen dute ; Martxoan Hendaian tiroketa batean Jean Pierre Leiba langilea hila Jean Pierre Cherdid B.V.E. Et G.A.L.eko kidea atentatua prestatzen ari zela autoa lehertuta hila Biarritzen Apirila Tiroketa batean Baigorriko bidean Rafael Goikoetxea hil eta Jesus Zugarramurdi( Kiskur) larri zauritua izan zen Ekaina Moto bonba batek Biarritzen Roman Orbe eta Tomas Perez Revilla larri erretuak izan ziren. Tomasek zauriak ezin gaindituz hil zen. Uztaila Bar Consolation D.Lohizunen Jose Oliva Gallastegi, Bonifacio Garcia, Juan Jauregi iheslariak bonba batek zauritu zituen Tiroketa Bar Etxaven Baionan lau zauritu Agorrila Suteak : Arrosa, Denek, Aurki eta Alki koperatifetan. Azaroa Tiroketa Biriatun Christian Olazkoaga langilea hil eta bere anaia Claude zauritu zuten Abendua Autoan bonba Jose Ramon Lopez de Abetxuko iheslariari Tiroketa Hendaian Juan Jose Iradi iheslaria zauritua
- 1985 Otsaila Xabier Manterola langilea tiroketa batean zauritua Bere autoan bonba batek Christian Gasteigts langilea zauritua. Martxoa Baionan Bar Lagunak tirokatua Josu Amantees eta Angel Zabaleta iheslariak zaurituak Ziburun Bar Bittoren tiroketa /Ramon Basanez iheslaria kolpatua Baionan Bar des Pyrénées Benoit Pécastaing langilea, Jean Marc Mutio langilea, Pedro Picabea iheslaria tiroketan kolpatuak D.Lohizunen Xabier Galdeano iheslaria tiroz hila etxe aitzinean. Ekaina Ziburun Bar Trinquet Emile Weiss eta Claude Doer langileak tiroz hilak Baionan Santos Blanco Gonzalez iheslaria tiroketan hila. Uztaila Bar Bittor Ziburun Juan Carlos Lezertua iheslaria armaz kolpatua Angelun Fernando Egileor iheslariak bere autoan bonba bat indargabetzen du. Agorrila Donibane Garazin Juan Manuel Otegi Elizegi iheslaria tiroz hila Donibane Lohizunen Dominique Labeyrie langilea tiroz kolpatua. Iraila Bonba bere autoan jose Arrastoaga iheslaria zauritua Tiroketa Mon Bar ostatuan Baionan Jose Mari Etxaniz, Agustin Irazuztabarrena, Ignacio Asteeasuinzarra eta Jose Sabino Etxaide iheslariak hilak eta Jean Iriarte langilea kolpatua. Bar royal Biarritzen Robert Caplane langilea hil zuten ;
- 1986 Otsaila Bar batzoki Baionan Frederic Haramboure langilea, Jose Cau, Juan luis Zabaleta, Karmen Otegi, Nagore Otegi 4 urteko haurra eta Anitze Zabaleta iheslariak zaurituak Bar Consolation D. Lohizunen Ramon Basanez iheslaria zauritua larriki Bidarrain Christophe Matxikote eta bere stagiaire neska Catherine Brion hilak Matxoa Tiroketa eta granadak Bar Briketenean Getarin Michel Martin eta Jean Philippe Ibarboure langileak zaurituak
- 2006 apirilean Toulouseko bidean Jon Anza iheslaria desagertuta hilik arrapatu zuten
OROTARA Hildako iheslariak 22 Iparraldeko hilak 11 Bahituak eta hilik agertuak 2 Bahituak eta agertu gabeak 2 Bahitua eta askatua 1 Bahitze saiakera 4
Zaurituak, kolpatuak, iheslari, familiakoak eta iparraldeko jendeak esku beltzak egindako zonbait ekintza jakin ta ere , ez aipatzea hobestu dugu, kale egin dituzten denak , jakitea ezinezkoa zaigulako Errefuxiatuak eta iparraldeko kolpatuak segur ez dakigu zonbat diren Errefuxiatuak lana egiten zuten hiru liburutegi eta hiru lantegietan jarri zituzten bonbak

1970tik gaurdaino 2017 ekaina, Ipar Euskal Herriak modu askotariko « esku beltza » jasan dugun arren, hemen « esku beltz » krudel eta odoltsuena aipatzera mugatuko gara.